252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMILLAO

2019ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Amillaoko Kontzejuak, 2019ko abuztuaren 17an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontuan 2. eta 3. aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Amillaon, 2019ko abenduaren 17an.–Kontzejuko burua, Daniel Sainz San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1916303