252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

12/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, 12/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu berezia

GASTUA:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

Sortu beharreko aurrekontu-aplikazioa

9200-2200201

Datu basearen lizentziak

1.070,00 euro

9200-2270601

Aholkularitza teknikoko txostenak

1.500,00 euro

GUZTIRA

2.570,00 euro

FINANTZAKETA: gastuak beheititzea.

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

1612.6220028

Kale Nagusiko kolektorea, Garisoainen

-1.374,74 euro

1612.6220029

Santa Marina kaleko kolektorea, Obanosen

-1.195,26 euro

GUZTIRA

-2.570,00 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2019ko abenduaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1915613