252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2019ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Burgin, 2019ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: L1916133