252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2019ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2020ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, 2020ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Burgin, 2019ko azaroaren 22an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: L1916132