252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2020rako zerga-tasak

Utergako Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, 2020ko ekitaldirako zerga-tasak onetsi zituen; hona hemen:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,4682ko tasa.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,80ko tasa.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1 koefizientea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Tasa: %4,59.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zerga oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga. Tarifa ofiziala.

6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: Ez da handituko.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Utergan, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1915376