252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Utergako Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa.

Agiriak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Utergan, 2019ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1915375