252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2020rako karga-tasak

Urrozko Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egindako bilkuran eta aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez, erabaki zuen karga-tasa hauek ezartzea 2020rako:

Zergak:

1.–Kontribuzioa: %0,13 kobratuko da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

3.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %0,12.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki honek 2020ko u rtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Urrozen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L1915951