252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Jarduera-lizentziaren eskaeraren jendaurreko epea. Onespena

2019ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen jarduera sailkatuaren lizentziaren iragarkia, eta 15 egun balioduneko epea eman zen jendaurrean jartzeko, argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, foru dekretu horren bidez onesten baita martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Babeserako Esku-hartzeari buruzkoa, garatzeko Erregelamendua.

Ikusirik espedientea ingurumen-inpaktuaren ebaluazioko prozedura batean ere badagoela, jendaurreko epea 30 egun baliodunez luzatzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz. Horrenbestez, honako espediente hau jendaurrean jarriko da udal bulegoetan, jardueraren eraginpean daudela uste dutenek epe horretan alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Ablitasen, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1916261