252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Ekonomia-jardueren gaineko
2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko abenduaren 16an bukatzen dela epea borondatez ordaintzeko 2019. urteko ekonomia-jardueren gaineko zergaren kuotak.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko abenduaren 16an igorriko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta tramiteak egingo dira premiamendu bidez kobratzeko.

Santakaran, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1915610