252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa Rocamador karrikako 43an.
Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 3an egin bilkuran, besteak beste, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

1. Hasiera batez onestea Rocamador karrikako 43ko jabe elkarteak aurkeztu duen xehetasun-azterketa, igogailua instalatu ahal izateko, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915631