252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Udaleko Kirol Patronatuko burutza eskuordetzea

Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman du 2019ko ekainaren 27an, besteak beste:

Udaleko Kirol Patronatuaren Estatutuen 6. artikuluan Patronatuko Gobernu Batzordearen osaera arautu, eta honako hau ezartzen da: “Udaleko alkateak edo berak izendaturiko zinegotziak jardungo du burutzan”.

Aurrekoa aintzat hartuz eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horiek guztiak horrela, ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Oscar Fayanás Bernat zinegotzia Kirol Patronatuko buru izendatzea.

Zangozan, 2019ko azaroaren 28n.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915614