252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Obren lantaldeko buruaren izendapena

Zangozako Udaleko alkateak ebazpen hau eman du 2019ko ekainaren 27an, besteak beste:

Lehena.–Fermín Iso Belzuz, Udaleko langilea, obren udal lantaldeko buru izendatzea. Zuzendaritza eta antolaketa eginkizunak izanen ditu, eta indarra duen araudian xedaturiko eskubide eta betebeharrak; halaber, Udalaren egungo aurrekontuan lanpostu horretarako ezarri diren ordainsariak jasoko ditu. Izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da eta, aurretik kargua uzten ez badu, nire agintaldia amaitu arte jardunen du lanpostu horretan.

Zangozan, 2019ko azaroaren 28n.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1915609