252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2020 aurrekontua, plantilla organikoa eta zerga-tasak,
tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea entitate honen 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

2. Hasiera batez onestea entitate honen 2020ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, horiek zeinek betetzen dituen zehaztuta; hori guztia bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan xedatutakoarekin.

3. Hasiera batez onestea 2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua, plantilla organikoarekin batera, Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murillo el Fruton, 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L1915633