252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2020rako zerga-tasak. Onespena

Leozko Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, 2020an aplikatu beharreko karga-tasak onetsi zituen, nahitaez ordainarazi beharreko honako zerga hauei dagokienez:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,3647, katastroko balioaren gainean.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,3512, katastroko balioaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako gutxieneko tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,00ko karga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak foru lege bidez horretarako onetsitako azken tarifak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %13ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Ez dira tasak aldatuko, ez agiriak egin eta tramitatzeko, ez hirigintza arloko jarduketak egiteko, ordenantza fiskaletan onetsi ziren tarifei buruzko eranskinekin bat.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta erabaki honen kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 35/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1915629