252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Txulapaingo Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau onetsi zuen, hautetsien ordainsariei buruzkoa:

Lehenbizikoa.–Alkateari eta zinegotziei, osoko bilkuretara eta batzordeetara joateagatik, 400 euro emanen zaie bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 2000 euro urtean. Zenbateko horri PFEZari dagokion atxikipena aplikatuko zaio (%2).

Bigarrena.–Alkateak eta zinegotziek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira.

Hirugarrena.–Erabaki honek atzeraeragineko ondorioak izanen ditu, 2019ko ekainaren 15etik aurrera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hala betez apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legea).

Markalainen (Txulapain), 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1915554