252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2020rako tasak eta karga-tasak

Iturmendiko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra. Hona hemen:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30eko karga-tasa bakarra, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen katastroaren balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, egun indarrean dagoenari eusten baitzaio.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: egun indarrean dagoenari eusten zaio.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: onestea koefizienteak, aplikatzekoak direnak lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean, balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta. Horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, urriaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketaren ondotik (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa), haren bitartez aldatu baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8koa, alegia.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituenak.

Hirugarrena.–Onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak, ez baitira igoko 2019an indarrean daudenei dagokienez.

–Sorgailua alokatzea: 50 euro egunean.

–Kamioneta alokatzea: 15 euro eguneko zerbitzua.

–Fotokopiak:

A4: 0,10 euro fotokopia bakoitza.

A3: 0,20 euro fotokopia bakoitza.

–Auzolana: 40 euro egiten ez den auzolan bakoitzeko.

–Txosnak eta ostatuak: herriko bestetan espazio publikoa okupatzea, 100 euro.

–Hirigintzako aldaketek ekarritako argitalpenen gastuak kobratzea.

–Udalaren hilerria:

Ehorzketak eta hobitik ateratzeak.

1. Kanpoko nitxoan:

1.1. Iturmendin erroldatua, 100 euro.

1.2. Erroldatu gabea, 200 euro.

2. Hilobia:

2.1. Iturmendin erroldatua, 250 euro.

2.2. Erroldatu gabea, 500 euro.

Nitxoaren lagapena (10 urteko eperako).

1. Kanpoko nitxoetan edo lurpekoetan, prezioa urteko.

1.1. Iturmendin erroldatua, 10 euro.

1.2. Erroldatu gabea, 20 euro.

Laugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Iturmendin, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1915333