252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko (C maila), Villatuertako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua
handitu gabe. Onartuen behin-behineko zerrenda

2019ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ean, argitaratu zen deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko (C maila), Villatuertako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe.

Deialdiaren 5.1 arauari jarraikiz, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Horrenbestez,

Ebazten dut:

1. Deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea, ebazpen honen eranskinean jasotzen dena.

2. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hamar egun balioduneko epea izanen da erreklamazioak aurkezteko eta, aurkeztutako eskabidean edo dokumentazioan formazko akatsik egin bada, hura zuzentzeko.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Onartuak:

CARLOS GARCÍA MUÑOZ

Baztertuak: inor ez.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Villatuertan, 2019ko azaroaren 20an.–Alkatea, José María Ocáriz Basarte.

Iragarkiaren kodea: L1915962