252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1/2019 aurrekontu-aldaketa, langileen gastuetako partiden artean transferentzia egiteko, hain zuzen ere 1310002 “Gizarte Segurantza, aldi baterako langileen kontratazioa” izeneko partidatik 1.345,37 euro transferituko dira 920 46200 “Derrama Burgiko Udala Idazkaritza” izeneko partidara, zeina guztira 12.845,37 eurorekin geldituko baita.

Garden, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1916294