252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2020rako karga-tasak

Udalak, 2019ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2020rako:

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,198.

2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,32.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1.

Erabaki hauek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

6.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Donamarian, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L1916139