252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Donamaria-Gazteluko Udalak 2019ko abenduaren 13an osoko bilkuran hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura gauzatzeko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, bizilagunei eta interesdunei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun balioduneko epean, herritar orok aukera izan dezan hura aztertzeko eta behar diren alegazioak aurkezteko.

Donamarian, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L1916137