252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beteluko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2019ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2020. ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Beteluko 2020. urterako aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a; eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Betelun, 2019ko abenduaren 16an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1916108