252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

9/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2019ko abenduaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 9/2019 aurrekontu-aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Berriobeitin, 2019ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1915606