252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako katastroko 1. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Mutiloako katastroko 1. poligonoko 5. lurzatian. Edificación, Diseño y Eficiencia SL da sustatzailea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1915396