252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2540/2019 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 13an onetsi zuen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena eta 2018ko urriaren 24ko 1/2018 eta 2019ko maiatzaren 15eko 2/2019 foru lege-dekretuetan ezarritako neurriak gehitzen dituena”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2019ko abenduaren 13an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen da. Erabaki horren bidez, “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena eta 2018ko urriaren 24ko 1/2018 eta 2019ko maiatzaren 15eko 2/2019 foru lege-dekretuetan ezarritako neurriak gehitzen dituena” onetsi zen.

“ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA ETA 2018KO URRIAREN 24KO 1/2018 ETA 2019KO MAIATZAREN 15EKO 2/2019 FORU LEGE-DEKRETUETAN EZARRITAKO NEURRIAK GEHITZEN DITUENA

2018ko urriaren 4an, akordio bat sinatu zuten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta bere erakunde autonomoek eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Akordio horretan, enplegu publikoa eta lan baldintzak hobetzeko Espainiako Gobernuaren eta sindikatuen arteko 2018ko martxoaren 9ko II. akordioaren lehen apartatuan ezarritakoa aplikatuz, zenbait neurri jasotzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako langileen arloan 2018tik 2021era bitarte lantzeko, kasu bakoitzean indarrean dagoen legeriaren arabera.

Akordio sindikal horretan 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako ezarritako neurriak 2018ko urriaren 24ko 1/2018 Foru Lege Dekretuan eta 2019ko maiatzaren 15eko 2/2019 Foru Dekretuan jaso dira.

1994. urtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esparruan, Unibertsitatearen eta hura osatzen duten sindikatuen arteko negoziazio mahai sektorialean dokumentu bat sinatu zen Unibertsitateko administrazioko eta zerbitzuetako funtzionarioen eta Nafarroako Gobernuko funtzionarioen lanpostu berdintsuetan jasotzen diren ordainsariak parekatzeko behar diren neurriak hartzeko.

Urte hartatik aurrera, Nafarroako Gobernuak bere funtzionarioentzat adostu dituen aldaketak bere administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatutako ordainsari araubidean ezarriz joan da Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onartzen dituen 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak 106. artikuluan ezartzen duenez, administrazioko eta zerbitzuetako langileek Nafarroako Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legeria bete beharko dute berariaz eta nahitaez, nahiz eta Unibertsitatearen eremuan ezartzen diren berezitasunak ere kontuan hartu.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak aukera izan zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen soldatak Foru Komunitateko Administrazioko langileen soldatekin parekatzeari buruzko iritzia emateko, 2007ko urriaren 19ko 630/2007 epaian, zeinaren laugarren oinarrian honako hau adierazi baitzuen:

“...argi dago, NUPen eta sindikatuen artean lortutako akordioaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan funtzionarioen ordainsariak aldatzen direnean NUPek antzeko neurri bat hartu behar duela NUPeko funtzionarioei ordainsari aldaketa hori aplikatu ahal izateko, eta ordainsari aldaketa hori berariazko osagarriaren bidez egin behar dela.

Hori egiteko, Nafarroako Gobernuko lanpostuak interpretatu eta NUPera egokitu behar dira; izan ere, kasu askotan, lanpostuek izen desberdina dute...”

Parekatze irizpide horren arabera, Unibertsitateak bere plantilla organikoa aldatu behar du, aipatutako 1/2018 eta 2/2019 Foru Lege Dekretuetan hartutako neurriak gehituz.

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen Erabakiaren bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, azkenekoa errektoreak 2019ko urtarrilaren 30ean emandako 152/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Kudeatzaileak proposatuta eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatuekin adostu eta gero, honako hau da Gobernu Kontseiluak, bere kideek aurretik eztabaidatu eta gero, 2019ko abenduaren 13an egindako bileran hartu duen,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzea, honela:

a) Administrari laguntzaile edo zerbitzuko laguntzaile lanpostua edo izendapena duten langileei aldi baterako osagarri bat esleitzen zaie, D mailako hasierako soldataren ehuneko 14,95ekoa.

Aldi baterako osagarri hori D mailako administrari laguntzailearen lanpostua edo izendapena duten langileak C mailako administrari lanpostuan integratzeko prozesuaren parte gisa esleitzen da, bai eta D mailako zerbitzuko laguntzaile lanpostua edo izendapena duten langileak C mailako zerbitzuko ofizial lanpostuan integratzeko ere.

b) E mailako mandatari lanpostua edo izendapena duten langileak D mailako Zerbitzu Orokorretako lanpostuan integratzen dira, eta, lanpostu hori betetzeko, mantendu egiten da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 12. artikuluaren arabera E maila duten lanpostuetarako eskatzen den titulazioaren eskakizuna.

Horretarako, I. eranskinean adierazitako Zerbitzu Orokorretako lanpostuak sortzen dira, eta, aldi berean, eranskin horretan bertan adierazitako lanpostuak amortizatzen.

Zerbitzu Orokorretako lanpostuen ordainsari osagarriak honako hauek izango dira, D mailako hasierako soldataren gainean kalkulatuak: ehuneko 12ko mailaren osagarria eta ehuneko 5,03ko lanpostuaren osagarria.

Erabaki hau indarrean jartzen denean E mailakoak diren lanpostuak betetzeko kontratu indardunek, bestalde, indarrean jarraituko dute, aldatu beharrik gabe, eta beren maila berriak ez ditu inola ere aldatuko kontratuaren iraupena edo amaitzeko arrazoiak.

Bigarrena.–Erabaki hau Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Nolanahi ere, erabaki honetan jasotako neurrien ondorioak 2019ko azaroaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Laugarrena.–Neurri horiek aplikatzearen ondoriozko atzeraeraginezko ondorio ekonomikoak aurrekontuak ematen dituen aukeren arabera aplikatuko dira, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.4 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako baimena lortu ondoren.”

Iruñean, 2019ko abenduaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Lanpostu hauek amortizatu dira

126

MANDATARIA

113

MANDATARIA

107

MANDATARIA

114

MANDATARIA

116

MANDATARIA

117

MANDATARIA

118

MANDATARIA

119

MANDATARIA

121

MANDATARIA

122

MANDATARIA

124

MANDATARIA

16

MANDATARIA

103

MANDATARIA

101

MANDATARIA

102

MANDATARIA

104

MANDATARIA

109

MANDATARIA

111

MANDATARIA

125

MANDATARIA

17

MANDATARIA

98

MANDATARIA

Lanpostu hauek sortu dira:

ZK. (LZ)

LANPOSTUA

LANALDIA

MAILA/TALDEA

MAILAREN OSAG.

ESKLUS.
OSAG.

BATERAEZ. OSAG.

ZUZ. LANP. OSAG.

LANP.
OSAG.

ARRISKUAREN OSAG.

679

ZERBITZU OROKORRAK

LZ

D

12

5,03

680

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

681

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

682

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

683

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

684

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

685

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

686

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

687

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

688

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

689

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

690

ZERBITZU OROKORRAK

GOIZEZ

D

12

5,03

691

ZERBITZU OROKORRAK

Tx.

D

12

5,03

692

ZERBITZU OROKORRAK

A

D

12

5,03

693

ZERBITZU OROKORRAK

A

D

12

5,03

694

ZERBITZU OROKORRAK

A

D

12

5,03

695

ZERBITZU OROKORRAK

A

D

12

5,03

696

ZERBITZU OROKORRAK

A

D

12

5,03

697

ZERBITZU OROKORRAK

A

D

12

5,03

698

ZERBITZU OROKORRAK

A

D

12

5,03

699

ZERBITZU OROKORRAK

A

D

12

5,03

Aurreko plazen titulartasunak honako plaza hauei atxiki zaizkie:

HASIERAKO LANPOSTUA

LANPOSTU BERRIA

IZENA

126

679

ZERBITZU OROKORRAK

113

680

ZERBITZU OROKORRAK

107

681

ZERBITZU OROKORRAK

114

682

ZERBITZU OROKORRAK

116

683

ZERBITZU OROKORRAK

117

684

ZERBITZU OROKORRAK

118

685

ZERBITZU OROKORRAK

119

686

ZERBITZU OROKORRAK

121

687

ZERBITZU OROKORRAK

122

688

ZERBITZU OROKORRAK

124

689

ZERBITZU OROKORRAK

16

690

ZERBITZU OROKORRAK

103

691

ZERBITZU OROKORRAK

101

692

ZERBITZU OROKORRAK

102

693

ZERBITZU OROKORRAK

104

694

ZERBITZU OROKORRAK

109

695

ZERBITZU OROKORRAK

111

696

ZERBITZU OROKORRAK

125

697

ZERBITZU OROKORRAK

17

698

ZERBITZU OROKORRAK

98

699

ZERBITZU OROKORRAK

Iragarkiaren kodea: F1916198