252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2539/2019 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 13an onetsi zuen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2019ko abenduaren 13an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen da. Erabaki horren bidez, “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena” onetsi zen.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2019ko otsailaren 21ean argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian, errektoreak 2019ko urtarrilaren 30ean emandako 146/2019 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2019ko abenduaren 13an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoan egiteko aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den txostenean daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.”

Iruñean, 2019ko abenduaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2019. URTEKO EKITALDIA

A.–Egitura aldaketak

A.1. Unitate bat sortzea.

ERREKTORETZA / -- / MEDIKUNTZA EZARTZEKO KOORDINAZIORAKO ATALA.

Justifikazioa: Medikuntzako Gradua ezartzeko behar funtzionalak koordinatzea, Irakaskuntzako Errektoreordetzarekin eta Osasun Zientzien Fakultatearekin koordinatuta, eta azpiegitura eta ekipamendu berriak planifikatzea eta kudeatzea, Unibertsitateko Kudeatzailetzarekin eta Azpiegituren Zerbitzuarekin koordinatuta.

A.2. Unitate bat kentzea.

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / AGROBIOTEKNOLOGIA INSTITUTUA.

B.–Lanpostu aldaketak.

B.1. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa.

Lanpostu hauen atxikipena aldatu da:

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

52

ADMINISTRARI ARDURADUNA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / AGROBIOTEKNOLOGIA INSTITUTUA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- /

174

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / IKERKETARI LAGUNTZEKO ZERBITZUA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- /

Justifikazioa: 30 zenbakiko lanpostua: Agrobioteknologia Institutua desagertu denez (CSICen eta Nafarroako Gobernuaren zentro mistoa) eta kontuan hartuz Mutiloako eraikina orain nolako egoeran dagoen, beste lan batzuk egiten dira lanpostu horretan, eta Ikerketa Zerbitzuaren Zuzendaritzak koordinatzen eta ikuskatzen du zuzenean.

174 zenbakiko lanpostua: ILAZTeko lan administratiboak Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzak koordinatzen eta ikuskatzen ditu. Gainera, ILAZT eta Ikerketa Zerbitzua berregituratzearen ondorioz sortzen diren beharren arabera, Zerbitzuaren Zuzendaritzak koordinatzen dituen atal eta unitateetako beste lanpostu batzuei esleitu beharko zaizkie langileak.

–IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / ILAZT (Ikerketari Laguntzeko Atal Zientifiko-Teknikoa).

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

30

LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIALA (Ikerketa)

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / AGROBIOTEKNOLOGIA INSTITUTUA

IKERKETAKO ERREKTOREORDETZA / IKERKETA ZERBITZUA / -- / ILAZT

Justifikazioa: Agrobioteknologia-30 zenbakiko lanpostua: Agrobioteknologia Institutua desagertu denez, Laborategiko Zerbitzuetako Ofizialaren lanpostu honek ILAZTeko arloak (Ikerketari Laguntzeko Zerbitzua) berregituratzeko lanetan laguntzen du, eta ILAZTeko zuzendariak eta Ikerketa Zerbitzuaren zuzendariak koordinatzen dituzte elkarrekin haren lanak.

–KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / UNIBERTSITATE ARRETARAKO ATALA / UNIBERTSITATE ARRETARAKO BULEGOA.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO KOKAPENA

AZKENEKO KOKAPENA

669

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA O.L.

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / KUDEAKETA HOBETZEKO ATALA / IKASTEGIAK ETA SAILAK KOORDINATZEKO UNITATEA / ADMINISTRAZIO LAGUNTZAKO 6. UNITATEA

KUDEATZAILETZA / ANTOLAKETAREN, KALITATEAREN ETA PROZESUEN ZERBITZUA / UNIBERTSITATE ARRETARAKO ATALA/ UNIBERTSITATE ARRETARAKO BULEGOA

Justifikazioa: Osasun Zientzien Fakultatean Unibertsitate Arretarako Bulego presentziala jarri da martxan erabiltzaileei arreta emateko eta erregistro orokor osagarri gisa, Tuteran bezala.

B.2. Lanpostu aldaketak.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 86. artikuluarekin bat etorriz –1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia–, Gobernu Kontseiluari eta Gizarte Kontseiluari laguntzeko eta aholku emateko behin-behineko langileen ordainsariak ezartzen dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren 4.3 artikuluan aipatzen direnak –2019ko urriaren 6ko erabaki baten bidez onetsiak eta Errektorearen 2009ko urriaren 30eko 1600/2009 Ebazpenean argitaratuak–. Zehazki, ordainsari hauek finkatu dira:

–Errektorearen idazkaria: 35.500,00 euro.

–Goi karguaren idazkaria (Errektoretzako Kabinetea): 31.000,00 euro.

–Goi karguaren idazkaria (Gizarte Kontseilua): 33.112,52 euro.

Hamalau soldatatan jasoko dira urteko zenbatekoak, eta graduaren eta antzinatasunaren ordainsariak ere jasoko dituzte funtzionarioek, indarrean den akordioaren arabera dagozkienak.

Beraz, kendu egin dira lanpostu hauen lanaldiari, mailari, mailaren osagarriari eta lanpostuaren osagarriari dagozkien datuak.

LANPOSTU
ZK.

POSTUA

LANALDI BERRIA

MAILAKO/TALDE BERRIA

MAILAREN OSAGARRIA

LANPOSTUAREN OSAGARRIA

2

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

8

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

9

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

10

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

11

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

12

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

13

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

14

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

476

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

497

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

51

GOI KARGUAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

6

ERREKTOREAREN IDAZKARIA

-----

-----

-----

-----

Justifikazioa: langile hauen ordainsariak ez dira sartzen funtzionarioen ordainsarien eskeman; aitzitik, ordainsari jakin bat esleitu behar zaie, eta urtero jasoko dira aurrekontuetan, behin-behineko beste lanpostu batzuekin egiten den bezala, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 86. artikuluarekin bat etorriz.

Bestalde, handitu egin dira langile horiek guztira jasotzen dituzten ordainsariak, egiaz betetzen dituzten funtzio jakin batzuk ordaintzeko eta langile horien soldata-baldintzak Nafarroako Gobernuko antzeko lanpostuetako langileenekin parekatzeko.

B.3. Lanpostuak sortzea.

Lanpostu hauek sortu dira:

–ERREKTORETZA / -- / MEDIKUNTZA EZARTZEKO KOORDINAZIORAKO ATALA.

  • Atalburua:
  • Maila: A/B.
  • Lanpostuaren zk.: 678.
  • Lanaldia: zatitua.
  • Herria: Iruñea.
  • Justifikazioa: sortu berri den ataleko lanak egitea.

Iragarkiaren kodea: F1916197