250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

1/2019 aldaketa egituratzailea Udal Planean.
Hasierako onespena

Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planean 1/2019 aldaketa egituratzailea egiteko proiektua. Bodegas Pago de Cirsus SLk sustatzen du proiektua, sustatzaile gisa, 53. artikulua aldatzeko, lurzoru urbanizaezinean upategiek dituzten eraikuntza-baldintzak egokitzeko. Espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, Udalaren Idazkaritza Nagusian aztertzen ahalko da, eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazio eta alegazioak aurkeztu.

Ablitasen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1915273