250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Udalkideen ordainsariak

Bidankozeko Udalak, 2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Udalkideen laguntza banatzea:

Ikusi da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa.

Ikusi da, halaber, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak ekainaren 18an emandako 958/2019 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita eranskinean sartuak dauden udaletako bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa ematea eta ordaintzea, Nafarroako udalentzako konpentsazio gisa, hautetsiei 2019ko ekitaldian emandako ordainketengatik. Konpentsazio hori, 3 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 4.577,52 eurokoa da.

Horiek horrela, Udalak aho batez erabaki du araubide hau ezartzea, ondorioak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanik: alkatea eta zinegotzia: osoko bilkuretara joateagatik eta aurreko prestaketa lanak egiteagatik, azken horien artean sartzen direla Udaleko batzordeen bilkuretara eta Erronkariko Ibaxaren Batzordera joatea, bilerak egitea Hondakinen Mankomunitatearekin, Cederna Garalurrekin, eta Udalarekin lotura duten beste entitate batzuekin, bai eta, oro har, bilkura bakoitzaren aurreko hiruhilekoan tramitatutako jarduketa guztiak ere: 500 euro bilkurako eta, gehienez ere, 2.288,76 euro urtean.

Bidankozen, 2019ko urriaren 17an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1915581