250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2020ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Bidankozeko Udalak, 2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

1.–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %0,2500.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %2,85.

3.–Honako ehuneko hauek ezartzea, aplika daitezen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehaztean:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,56

19 urte

0,43

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,020

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea aplikatzea.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bidankozen, 2019ko urriaren 17an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1915580