250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Eguesko AR-2 plan partzialeko I. 18 industria-irlaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean, erabaki zuela hasiera batez onestea Elkano-Ibiriku-Eguesko AR-2 plan partzialeko I. 18 industria-irlaren xehetasun-azterketa.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hogei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2019ko azaroaren 29n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1915320