250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ribaforadako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, 2020an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 15ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hala, 2020rako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hauek dira:

1.–Karga-tasak:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,2811.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,90.

Gainerako tasak ez dira aldatu.

2.–Tasak:

–Errodajea:

  • Motokultoreak: 29,50 euro/urtea.
  • Traktoreak, 40 zp bitarte: 56,50 euro.
  • Traktoreak, 40 zp-tik 60ra bitarte: 70 euro.
  • Traktoreak, 60 zp-tik 80ra bitarte: 83,50 euro.
  • Traktoreak, 80 zp baino gehiago: 99 euro.
  • Uzta-makinak: 108 euro.

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: 27 euro.

–Azterketarako eskubideen tasak: 6 euro (langabeak salbuetsita).

–Pasabideko plakaren tasa: 20 euro.

–Pasabideko tasa, metro lineal bakoitzetik: 23 euro.

–Hilerriko tasak: hiru horma-hilobiko zutabearen eta hezurtegiaren kontzesioa 25 urtetarako, beste 25 urtetarako berritzeko aukerarekin: 1.700 euro.

–0tik 3 urtera bitarteko Haur Eskolaren tasak: Hezkuntzako kontseilariak foru aginduaren bidez ezartzen dituenak, hau da, udalen haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan familiek ordaindu behar dituztenak, ikastetxe horiek Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen badira.

–Eguneko zentroaren tasak:

  • Egunean zortzi ordu: 750,58 euro/hilabetea.
  • Egunean zazpi ordu: 656,76 euro/hilabetea.
  • Egunean sei ordu: 562,93 euro/hilabetea.
  • Egunean bost ordu: 469,10 euro/hilabetea.
  • Egunean lau ordu: 378,93 euro/hilabetea.
  • Egunean hiru ordu: 284,20 euro/hilabetea.
  • Egunean bi ordu: 189,48 euro/hilabetea.
  • Egunean ordu bat: 94,73 euro/hilabetea.
  • Gehitutako ordu bakoitzeko: 5,23 euro/ordua.

Hirugarren adinekoen jantokiko tasa: 4,60 euro otordu bakoitzeko.

–Udal igerilekuen tasak udaldirako:

  • Denboraldiko abonamenduak haurrentzat (6-13 urte): 32 euro.
  • Denboraldiko abonamenduak helduentzat (14-64 urte): 48 euro.
  • Denboraldiko abonamenduak 65 urtetik gorakoentzat: 39 euro.

Eguneko txartela:

  • Haurrak (6 eta 13 urte bitarte): 2,50 euro.
  • Helduak eta 65 urtetik gorakoak: 5 euro.

Hilabeteko abonamenduak:

  • Haurrak (6 eta 13 urte bitarte): 21 euro.
  • Helduak: 31 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 24 euro.

–Gazteen Txokora sartzeko hilabeteko tasa: 14 euro/hilabetea.

–”Ribaforadako Udalaren Musika Eskola” erakunde autonomoaren tasak, 2019-2020 ikasturterako:

Matrikula: 15,00 euro/2020-2021 ikasturtea.

Kurtsoetara joateagatiko tasek hobaria dute Ribaforadan eta Fustiñanan erroldatutako ikasleentzat, udal horiek Musika Eskola finantzatzen laguntzen baitute.

Bai Ribaforadako bai Fustiñanako musika taldeetakoak diren ikasle helduei 3,50 euroko hobaria emanen zaie.

Familia ugariek %33ko hobaria izanen dute, eta familia ugariko txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dute matrikula egiten denean.

Bigarren musika-tresna hautatzen duen ikasle bakoitzeko %20ko hobaria aplikatuko da bigarren tresna horretan, baldin eta aurreko urtean musika-tresna guztien eskolak aprobetxatu baditu (dagokion irakaslearen txostenarekin frogatuko da). Merkatze hori ez zaio gehitzen ahalko familia ugariarenari.

Hobariak ezin dira metatu.

–Lehen hiruhilabetekorako (2019ko urria, azaroa eta abendua), aurreko ikasturterako onetsitako tasak ezarriko dira.

–2020. urterako tasak: tasa hauek onetsi dira:

HAURRAK
(16 urte arte)

Irakasgaia

Ribaforadako eta Fustiñanako ikasleak

Gainerako udalerrietako ikasleak

Musikaren hastapenak, 1.a eta 2.a (30 minutu astean)

23,06 euro hiruhileko bakoitzeko

30,44 euro hiruhileko bakoitzeko

Musikaren hastapenak, 3.a (45 minutu astean)

32,95 euro hiruhileko bakoitzeko

43,49 euro hiruhileko bakoitzeko

Musika hastapena,1.a eta 2.a (ordu 1 astean)

42,82 euro hiruhileko bakoitzeko

56,52 euro hiruhileko bakoitzeko

Musika hizkuntza (2 ordu astean)

65,88 euro hiruhileko bakoitzeko

86,96 euro hiruhileko bakoitzeko

Jota eskola (ordu 1 astean)

46,12 euro hiruhileko bakoitzeko

60,87 euro hiruhileko bakoitzeko

Musika Hizkuntza + musika-tresna

(2 ordu astean musika hizkuntza, ordu erdi astean musika-tresna banaka, ordu 1 abesbatza, eta, 3.etik hasita, ordu 1 musika-tresnen taldea)

44,47 euro/hilabetea

58,70 euro/hilabetea

Musika hastapena, 2.a + musika-tresna

(Ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna banaka)

36,77 euro/hilabetea

48,55 euro/hilabetea

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

34,05 euro/hilabetea

44,93 euro/hilabetea

HELDUAK (16 urtetik gora)

Musika hizkuntza (ordu 1 astean)

42,82 euro hiruhileko bakoitzeko

56,52 euro hiruhileko bakoitzeko

Musika hizkuntza eta musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna)

41,72 euro/hilabetea

55,09 euro/hilabetea

Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean)

37,88 euro/hilabetea

50,51 euro/hilabetea

Jotak

46,12 euro/hilabetea

60,87 euro/hilabetea

Abesbatza/Instrumentuen taldea

60 euro hiruhileko bakoitzeko

79,20 euro hiruhileko bakoitzeko

–”Udalaren Kirol Kontseilua” erakunde autonomoaren tasak 2020. urterako, dagozkien aldaketekin. Hauek dira:

1.–Kirol jardueretan izena ematea urte osorako:

Astean ordubeteko edo 45 minutuko jarduerak: 10 euro/hilabetea.

Astean 2 orduko edo 90 minutuko jarduerak: 20 euro/hilabetea.

Astean 3 orduko jarduerak: 30 euro/hilabetea.

Helduendako gimnastika:

  • 65 urtetik beherakoak: 3 ordu astean: 20 euro/hilabetea.
  • 65 urtetik gorakoak: 3 ordu astean: 13,50 euro/hilabetea.

Ordainketa bi epetan banatuko da, urrian eta urtarrilean, eta kurtso osoa ordaindu beharko da.

2.–Kirol jardueretan izen ematea hiru hilabeterako:

Astean ordubeteko edo 45 minutuko jarduerak: 11,50 euro/hilabetea.

Astean 2 orduko edo 90 minutuko jarduerak: 23 euro/hilabetea.

Astean 3 orduko jarduerak: 34,50 euro/hilabetea.

Helduen gimnastika (65 urtetik behera): 3 ordu astean: 23 euro/hilabetea.

Helduen gimnastika (65 urtetik gora): 3 ordu astean: 15,50 euro/hilabetea.

Baja eman ahalko da hiruhileko bakoitza baino hamabost egun lehenago; bestela, hiruhileko osoa ordainduko da.

3.–Taldeko kirolak:

Benjaminen talde mistoa, kimuen talde mistoa, haurrak, kadeteak eta gazteak, eta eskubaloia: entrenamenduak astean 2 egunetan, eta partidak asteburuan: 25 euro/hilabetea.

Kurtso osoa ordaindu beharko da.

4.–Instalazioak erabiltzea:

–Muskulazioko aretoa eta sauna:

  • Hilabeteko abonamendua: 200 euro.
  • 60 euro hiruhileko abonamendua.
  • Hilabeteko abonamendua: 25 euro.
  • Eguneko sarrera: 4 euro.
  • 65 urtetik gorakoek %50eko hobaria izanen dute.

–Pilotalekua eta kanpoko pistak:

  • Taldeko kirolak: 10 euro/ordua.
  • Banakako kirolak: 2 euro, ordu eta lagun bakoitzeko.

Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko eta, beraz, indarrean jarraitzen dute, argitaratu baitziren aurreko urteetako Nafarroako aldizkari ofizialetan.

Ribaforadan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1915228