250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Iruñeko Orfeoiarentzako 2019ko
dirulaguntza izendunarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 485775.

Xedea: Iruñeko Udalaren indarreko aurrekontuan ageri den dirulaguntza izenduna bideratzea, baita pertsona edo entitate onuradunak bere gain hartzen dituen baldintza eta konpromisoak ezartzea ere.

Iruñeko Udalaren aurtengo aurrekontu orokorrean dirulaguntza izendun bat aurreikusi da Iruñeko Orfeoiarentzat.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak ezartzen du zuzenean eman daitezkeela toki entitateen aurrekontuetan aurreikusitako dirulaguntza izendunak, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituzten arauetan bildu moduan. 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna dirulaguntza horiek bideratzeko.

Bestalde, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrak, 19. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du zein diren Udalaren aurrekontu orokorrean izendatuta ezarritako dirulaguntzak zuzenean emateko araubidea eta prozedura.

Aipatu xedapenetan ezarritakoaren arabera, bi aldeek deklaratzen dute ezagutzen dutela hitzarmen honen edukia eta, izenpetuz, onartzen dituztela sortzen dituen betebehar eta konpromisoak.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1915893