250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

19/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 19/2019 espedientea, aldaketak egiteko Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabaki hori 2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–19/2019 espedientea: Kreditu transferentzia egitea “Kapital transferentziak” 7. kapituluko gastuen 5 partidatan, 12.000,00 euro, 5.000,00 euro, 3.000,00 euro, 5.000,00 euro eta 25.000,00 eurokoak, hurrenez hurren, finantzatuko direnak “Inbertsio errealak” 6. kapituluko gastuen 50.000,00 euroko partida batekin.

Noain Elortzibarren, 2019ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1916065