250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, hegalkin eta zorupean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (16. ordenantza).
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, hegalkin eta zorupean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan (16. ordenantza).

Iragarkia 2019ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, aldaketa behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

16. ordenantza fiskalaren I. epigrafearen eranskina zati batean aldatzen da, hauei dagozkien zenbatekoetan:

–Mahaiak eta aulkiak, mahaitxoak, barrak eta ostalaritza jardueretarako beste baimen batzuk: dagokien zenbatekoa urtean 51,21 euro/m² izatetik urtean 30 euro/m² izatera aldatuko da.

–Terraza estaliak eta mahaitxo estaliak: haien zenbatekoa urtean 153,62 euro/m² izatetik urtean 40 euro/m² izatera aldatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1915142