250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

9/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 9. aldaketa egiteko espedientea. Haren bidez, kreditu berezia eratuko da Lurederra garapen teknologiko eta sozialerako fundazioko bazkide kuota ordaintzeko. 6.020,00 euro dira eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko dira.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoariekin bat etorriz.

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, 9/2019 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2019ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1915325