250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Herri-larreen zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Longidako Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herri-lurren aprobetxamenduen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Xaberriko eta Orbaizko herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.

Longidan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1915287