250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Hilerriko zerbitzuen tasak. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen, hilerriko zerbitzuen tasak onesteko:

1. Hasiera batez onestea hilerriko zerbitzuen tasak. Hain zuzen, erabaki da tasak kasuan kasukoak izango direla, hau da, Udalari dagokion zerbitzua emateak eragin dion kostu errealaren araberakoak.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta behin betiko testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizoainen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L1915327