250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

2020rako aurrekontua. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontua behar bezala izapidetuta ageri da espedientean.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea Udalaren Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondoan, interesdunek egoki irizten dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, 2020ko aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka laburturik.

Lizoainen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L1915326