250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

333/2019 FORU DEKRETUA, abenduaren 11koa, 2019ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean (2019rako luzatua) aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.

Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak (2019. urterako luzatua) 19. artikuluan xedatzen duenez, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak eta baldintzak lege horretan berean ezarritakoak izanen dira, eta Bat.2 apartatuan ezartzen da ordezte tasa gertatutako bajen %100ekoa izanen dela. Horrez gainera, %8ko tasa bat gehitzen ahal da langile gehiagoren beharra duten eremu edo sektoreetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren organismo autonomoen plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2019ko lan publikoaren eskaintza partzial hau 219 lanpostukoa dela guztira: 215 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak eta 4 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak. Lan eskaintza hau 2018ko langileen ordezte-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat. artikuluko 2. apartatuan ezartzen den bezala, %8ko tasa gehigarria barne.

Ehuneko 8ko tasa gehigarria Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileentzat eta Hezkuntza Departamentuko irakasleentzat bideratu da.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala, ordezte-tasari dagokiona, guztira 219 lanpostu biltzen dituena: 4 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak eta 215 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak.

219 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 15 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan 8 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko abenduaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. 2019. urterako, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako. Lan eskaintzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileen 219 lanpostu biltzen ditu, eta Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluan, 2. apartatuan aurreikusitako 2018ko ordezte-tasari dagokio. 2018ko aurrekontuak 2019rako luzatu ziren.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 67049 eta 67054 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 4041 eta 71884 zenbakiak dituztenak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Zerbitzu zentralak:

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71752 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–OOLTko pediatrak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60583 eta 60706 zenbakiak dituztenak.

–OOLTko medikuak: hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60166, 60180, 60484, 60487, 60610, 60677, 60900, 60961, 67378, 71766, 71767, 71768, 71769, 71770, 71771 eta 71872 zenbakiak dituztenak.

–LZBko medikuak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60120, 60505, 60947, 61042, 61059, 67826, 67836, 71311, 71312 eta 71313 zenbakiak dituztenak.

–LZAko medikuak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69166 eta 69168 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: berrogei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60140, 60153, 60355, 60455, 60536, 60545, 60613, 60659, 60676, 60807, 60810, 60813, 60876, 60951, 60978, 61005, 65730, 66369, 66374, 66396, 67643, 67847, 68478, 68897, 69419, 71323, 71744, 71745, 71746, 71747, 71772, 71773, 71774, 71775, 71776, 71777, 71778, 71779, 71780 eta 71781 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Analisi Klinikoetako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70947 zenbakia duena.

–Anatomia Patologikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62455 eta 65151 zenbakiak dituztenak.

–Anestesia eta Erreanimazioko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65721 eta 65879 zenbakiak dituztenak.

–Angiologiako eta Kirurgia Kardiobaskularreko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71791 zenbakia duena.

–Digestio aparatuko BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 67492, 71252 eta 71792 zenbakiak dituztenak.

–Kardiologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61817 eta 71794 zenbakiak dituztenak.

–Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Kirurgiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67458 zenbakia duena.

–Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 62825 zenbakia duena.

–Kirurgia Pediatrikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71796 zenbakia duena.

–Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaileko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65277 eta 71797 zenbakia dutenak.

–Toraxeko Kirurgiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63904 zenbakia duena.

–Dermatologia Mediko Kirurgikoko eta Benereologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63861 eta 71798 zenbakiak dituztenak.

–Endrokrinologia eta Nutrizioko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71239 eta 71799 zenbakiak dituztenak.

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71254 zenbakia duena.

–Genetikako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70158 zenbakia duena.

–Hematologia eta Hemoterapiako BFEak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61715, 63400, 71255 eta 71256 zenbakiak dituztenak.

–Medikuntza Intentsiboko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62100 eta 65322 zenbakiak dituztenak.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71071, 71260 eta 71261 zenbakiak dituztenak.

–Medikuntza Nuklearreko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71802 eta 71803 zenbakiak dituztenak.

–Mikrobiologia eta Parasitologiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71240, 71262 eta 71805 zenbakiak dituztenak.

–Nefrologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69745 eta 71263 zenbakiak dituztenak.

–Neumologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67625 zenbakia duena.

–Neurokirurgiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71072 zenbakia duena.

–Neurofisiologia Klinikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63150 eta 71807 zenbakiak dituztenak.

–Neurologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71265 zenbakia duena.

–Oftalmologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61699 eta 67209 zenbakiak dituztenak.

–Onkologia Medikoko BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70245, 71808 eta 71809 zenbakiak dituztenak.

–Otorrinolaringologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62877 eta 71268 zenbakiak dituztenak.

–Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62620 eta 65100 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71810 eta 71811 zenbakiak dituztenak.

–Ospitaleko Erradiofisikako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69604 eta 70652 zenbakiak dituztenak.

–Erreumatologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 66689 eta 71271 zenbakiak dituztenak.

–Urologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63639 zenbakia duena.

–Biologo klinikoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 66045, 70620, 71169 eta 71247 zenbakiak dituztenak.

–Psikologo espezialista klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61685 zenbakia duena.

–Obstetrizia eta Ginekologiako Erizaintzako erizain espezialistak (emaginak): bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60662, 63902, 65048, 65620 eta 71229 zenbakiak dituztenak.

–Fisioterapeuta: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 60817, 65444, 65848 eta 67285 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

–Anatomia Patologikoko teknikari espezialistak (APTEak): sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 70115, 70124, 70869, 70915, 70917 eta 71050 zenbakiak dituztenak.

–Erradiologiako teknikari espezialistak (ETEak): zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 60966, 67247, 67714, 68591, 71164, 71205 eta 71236 zenbakiak dituztenak.

Tuterako Osasun Barrutia:

–Analisi Klinikoetako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71726 zenbakia duena.

–Anestesia eta Erreanimazioko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64345 eta 64605 zenbakiak dituztenak.

–Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko Kirurgiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 64550 zenbakia duena.

–Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64423 eta 64712 zenbakiak dituztenak.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70743 zenbakia duena.

–OOLTko pediatrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 68300 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65424 eta 68758 zenbakiak dituztenak.

–OOLTko medikuak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64326, 64625, 64950, 65060 eta 69913 zenbakia dutenak.

–Erizainak: hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 64531, 64824, 65097, 65312, 65401, 65436, 65666, 67792, 68980, 68981, 69963, 70754, 70983, 70984, 70985 eta 71434 zenbakiak dituztenak.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71132 zenbakia duena.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71850 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71735 zenbakia duena.

–OOLTko medikuak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63115 eta 68731 zenbakiak dituztenak .

–Erizainak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 62888, 62987, 63021, 63356, 63773, 67320, 68962, 68964 eta 71851 zenbakiak dituztenak.

Osasun Mentala:

–Psikiatriako BFEak/albokoak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61459, 62144, 62286, 70084, 71574, 71575 eta 71736 zenbakiak dituztenak.

–Psikologo Espezialista Klinikoak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61128, 66001, 66489, 70138 eta 70139 zenbakiak dituztenak.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (219) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duen langile finko bati, edo borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo lekualdatze lehiaketa nazionaleko parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 15 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu bat.

–Psikiatriako BEFak/albokoak: lanpostu bat.

–Erradiodiagnostikoko BEFak/albokoak: lanpostu bat.

–OOLTko, LZBko eta LZAko medikuak: 3 lanpostu.

–Erizainak: 5 lanpostu.

–Fisioterapeutak: lanpostu bat.

–Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialistak (APTEak) lanpostu bat.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): 2 lanpostu.

3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan 8 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Erizainak: 4 lanpostu.

–Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialistak (APTEak): 2 lanpostu.

–Erradiologiako teknikari espezialistak (ETEak): 2 lanpostu.

4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1915887