250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 7/2019 aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Kreditu bereziaren espedientea:

1.–Gastu goitituak:

1 9200 1200703.–Administrariaren gradua. 2.200 euro.

Guztira: 2.200 euro.

–Finantzaketa:

2.–Diru-sarrera goitituak:

1 87000.–Diruzaintzako gerakina: 2.200 euro.

Guztira: 2.200 euro.

Iturmendin, 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1915321