250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2020rako plantilla organikoa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2020. urterako plantilla organikoa.

Beraz, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2020ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkateordea, Virginia Ruiz Pe (azaroaren 4ko 88/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetua).

Iragarkiaren kodea: L1915342