250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2020ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Garinoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,315.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,34.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

SORTZEALDIA (URTEAK)

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASA

20 edo hortik gora

0,50

%15,00

19

0,40

18

0,30

17

0,20

16

0,13

15

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoak

%20,00

14

13

12

11

10

9

8

7

6

5

4

3

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoak

%15,00

2

1

1 baino gutxiago

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, udalerriko bizilagun orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Garinoainen, 2019ko azaroaren 29an.–Alkateordea, Virginia Ruiz Pe (azaroaren 4ko 88/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetua).

Iragarkiaren kodea: L1915340