250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran eta udalbatzako kideen gehiengo osoaren aldeko botoekin, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea indarrean den plantilla organikoan; aurretik, gehiengoz erabaki zen hasierako onespenaren aurka aurkezturiko alegazioak ezestea.

Hasierako onespena Udalbatzak irailaren 5ean egin osoko bilkuran erabaki zen, eta jendaurrean jarri zen 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, irailaren 24an.

Aldaketak idazkariaren lanpostuaren hizkuntza-eskakizunari eragiten dio, euskarazko C1 jakite-maila aldatzen baita, derrigorrezkoa izatetik %10eko merezimendua izatera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.2 eta 276. artikuluak betez.

Ezkabarten, 2019ko irailaren 6an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1915578