250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2020ko karga-tasak

Ezkabarteko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoarekin honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1.–Zerga-tasa hauek onestea 2020rako.

1.1. Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,220.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %4,5.

1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehaztean, mantendu egingo dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatuaren araberako indizeak.

Aplikatu beharreko tasa %15 izanen da.

1.4. Ekonomia jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuotei aplikatzeko, 1,10 indizea mantenduko da.

2.–Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezkabarten, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1915573