250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2020ko ekitaldirako karga-tasak eta tarifak

Bertizaranako Udalak, 2019ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten udal zergen zerga-tasak ezartzea.

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,16ko karga-tasa, balorazio txosten berriaren ondorioz ateratzen den katastro-balioaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,2ko udal indizea, maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuoten gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
  • %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra izan eta bertan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada.
  • %5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, karga-tasa %8 izanen da eta koefizienteak, ondoko hauek:

  • 0,63, 20 urte edo hortik gora.
  • 0,58, 19 urte.
  • 0,51, 18 urte.
  • 0,36, 17 urte.
  • 0,21, 16 urte.
  • 0,06, 15 urtetik 4 urtera.
  • 0,11 3 urte.
  • 0,13 2 urte.
  • 0,13 urtebete.
  • 0,06 urtebetetik behera.

–Ur tasak:

  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,25 euro, etxeko urteko kontsumoa 250 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,30 euro, etxeko urteko kontsumoa 250 m³ baino handiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,42 euro industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, eta urteko kontsumoa 750 m³ bitartekoa denean.
  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,50 euro/m³ bakoitzeko industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, kontsumoa 750 m³ baino handiagoa denean.
  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,60 euro/m³ bakoitzeko industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, kontsumoa 1000 m³ baino handiagoa denean.
  • Kontagailuaren kuota finkoa: 10 euro
  • Tasa, irakurketarik gabeko kontagailua: 50 euro
  • Tasa, kontagailua aldatzeagatik: haren kostuaren arabera.
  • Tasa, eraikuntza eta eraikin berrietako harguneagatik: zerbitzuaren kostuaren arabera.
  • Tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,10 euro/m³.

2.–Erabaki hau Udalbatzaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Bertizaranan, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1915288