250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Ordenantza fiskalak eta karga-tasak 2020rako. Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2019ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskalak, 2020an aplikatuko diren tarifei dagokienez.

Iragarkia 2019ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik espedientearen kontra horretarako ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean.

Horrenbestez, behin betiko onetsi dira 2020an aplikatu beharreko ordenantzen, tarifen eta igorpenen aldaketak. Argitara ematen dira, beraz, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan:

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa

%0,8000

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa

%0,3554

Landazaintza

0,4300 euro

Gainbalioa; 1 urte baino gutxiagotik 20 urtera edo gehiagora

2/1995 Legean Nafarroako Gobernuak onetsitakoa

%25

HILERRIA ERABILTZEARI ETA BERTAKO ESKUBIDE
ETA TASEI BURUZKO ORDENANTZA

Ehorzketak:

Hilobi bakuna:

245,35 euro

Hilobi bikoitza:

1.000,00 euro

Nitxoa:

900,00 euro

Kolunbarioa:

300,00 euro

KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO
PREZIO PUBLIKOEI BURUZKO ORDENANTZA FISKALA

Kirol instalazioak-Aldi baterako abonamenduak:

Erretirodunak eta haurrak (4-14 urte)

Astebetekoa:

11,40 euro

Hamabostaldikoa:

18,60 euro

Hilabetekoa:

27,90 euro

Denboraldikoa:

54,80 euro

Banakakoa (15 urte edo gehiago)

Astebetekoa:

14,50 euro

Hamabostaldikoa:

23,80 euro

Hilabetekoa:

39,30 euro

Denboraldikoa:

68,20 euro

2 laguneko familia unitatea

Astebetekoa:

25,80 euro

Hamabostaldikoa:

42,30 euro

Hilabetekoa:

68,20 euro

Denboraldikoa:

128,00 euro

3 laguneko familia unitatea

Astebetekoa:

31,00 euro

Hamabostaldikoa:

51,60 euro

Hilabetekoa:

86,70 euro

Denboraldikoa:

137,30 euro

4 laguneko familia unitatea

Astebetekoa:

37,20 euro

Hamabostaldikoa:

60,90 euro

Hilabetekoa:

104,30 euro

Denboraldikoa:

148,70 euro

5 laguneko familia unitatea

Astebetekoa:

44,40 euro

Hamabostaldikoa:

72,30 euro

Hilabetekoa:

115,60 euro

Denboraldikoa:

166,20 euro

Kirol instalazioak-Eguneko txartelak:

Erretirodunak eta haurrak (4-14 urte)

3,25 euro

15 urtetik goiti

4,30 euro

Kirol instalazioetarako salbuespenak:

Heldu batekin doazen 4 urtetik beherakoentzat sarrera doakoa izanen da.

AGIRIAK TRAMITATU ETA EMATEKO TASEI BURUZKO ORDENANTZA FISKALA

Fotokopiak egitea:

0,25 euro

Faxa erabiltzea (Nafarroa)

0,45 euro

Faxa erabiltzea (Espainia, Nafarroa salbu)

0,90 euro

Faxa erabiltzea (atzerria)

1,80 euro

Lurzatien gaineko zedulak

2,20 euro

Aldaketa hauek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Barillasen, 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1915985