250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2019ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan egindako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eritze Atetzen, 2019ko azaroaren 28an.–Jarduneko alkatea, Paula Ibero Baraibar.

ALDAKETA, EUSKARA IKASTAROAK EGITEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Aldaketa honetan datza: lagun daitekeen gehieneko portzentajea ikastaroaren edo ikastaroen% 40 izatetik % 60 izatera igaroko da, eta gehienez 350 euro emango dira.

Iragarkiaren kodea: L1915332