250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontuko 2/2019 aldaketaren espedientea, kreditu-gehigarria gaitzeko (bideak seinaleztatzeko lanak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Eritze Atetzen, 2019ko azaroaren 29an.–Jarduneko alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L1915344