250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Arroizko Udalak, 2019eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Alkate udalburuak dedikazio partzialeko araubidean jardungo du. Hala, % 50eko lanaldia izango du, eta urteko ordainsari gordina 17.156,88 eurokoa izango da, hamalau hilekotan ordainduta, eta Gizarte Segurantzari dagozkion enpresa-kuotak barne.

2. Zinegotziei 250 euro gordin emango zaizkie osoko bilkura arruntetara joateagatik (bat bi hilean behin) eta 87,32 euro gordin, berriz, osoko bilkura berezietara joateagatik.

3. Alkatearen ordainsari horiek eta zinegotziek osoko bilkuretan parte hartzeagatik jasoko duten zenbatekoa 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

4. Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Arroitzen, 2019ko azaroaren 28an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1915347