250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Udal Plan Orokorreko antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak 2019ko azaroaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arbizuko Udalak sustaturiko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bat egina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hilabete batean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arbizun, 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L1916116