2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
2019rako karga-tasak
Armañantzasko Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, 2019rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez 2018ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 29an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,17.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako JEZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %2,5 denbora tarte guztietarako, lurraren balio-gehikuntza zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %14.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabiltzen ahal dela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Armañantzasen, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L1900522